10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

818/2009 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, lanbide hastapeneko kualifikazio programei laguntzeko modulu ekonomikoak ezartzen dituena 2009ko irailetik abendura bitarte eta aldi berari dagozkion diru-laguntzen ordainketa baimentzen duena. Lanbide hastapeneko kualifikazio programak Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urriaren 29an emandako 326/2009 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluan xedatzen denez, lanbide hastapeneko kualifikazio programen xedea da ikasle guztiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lortzea -Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen-, eta gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izatea eta beren oinarrizko gaitasunak garatzea ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.

Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduak arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean lanbide hastapeneko kualifikazio programak.

Urriaren 29ko 326/2009 Ebazpenak baimena ematen du 2009-2010 ikasturtean lanbide hastapeneko kualifikazio programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Azkenik, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 36.2 artikuluak ezartzen du horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, Hezkuntza Administrazioak behin-behinekoz finkatuko dituela haiek finantzatzeko diru-kopuruak.

Hori horrela, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak, irakaskuntza itunduaren sektorean hezkuntzaren kalitatea eta lan baldintzak hobetuz joateko 2008ko ekainaren 16an hartutako erabakia eta Hezkuntza Departamentuari erabaki hori bere gain hartzea ahalbidetzen dion irailaren 22ko Gobernu Erabakia aplikatuz, txostena aurkeztu du. Txostenean azaltzen du lanbide hastapeneko kualifikazio programa bakoitzari dagozkion diru-laguntza moduluak nola kalkulatuko diren programen ezaugarrien arabera; horrekin batera, proposatu du 2009ko irailetik abendura bitarterako moduluak eta 2009-2010 ikasturtean onartutako lanbide hastapeneko kualifikazio programei aldi horretarako dagozkien diru-laguntzak ere onets daitezela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea 2009. urteko iraila-abendua aldirako, 2009-2010 ikasturtean funtzionamenduan egonen diren lanbide hastapeneko kualifikazio programetako ikasketak emateko baimena duten ikastetxe itunduei edo irabazi asmorik gabeko erakundeei doan eman beharreko diru-laguntzetarako funts publikoen zenbateko osoa banatzeko, modu honetan:

I.-Lanbide hastapeneko kualifikazio programak ikastetxe itunduetan

Modalitatea: LHKP. Oinarrizkoa

PROGRAMA

LAGUNTZA MODULUA

"Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa"

88.535,98

"Bulegoko eta informatikako laguntzailea. Oinarrizkoa"

74.408,09

Modalitatea: Lanbide lantegiak.

PROGRAMA

LAGUNTZA MODULUA

"Bulegoko laguntzailea"

74.408,09

"Zerbitzu sozio-sanitarioetako laguntzailea"

74.208,13

"Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea"

77.207,03

"Soldadurako laguntzailea"

79.956,99

"Gizarte zerbitzuetako laguntzailea"

74.208,13

II.-Lanbide hastapeneko kualifikazio programak
irabazi asmorik gabeko erakundeetan

Modalitatea. LHKP. Oinarrizkoa

PROGRAMA

LAGUNTZA MODULUA

"Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea. Oinarrizkoa"

86.559,77

"Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa"

87.452,75

"Igeltserotzako eta mantentze-lanetako laguntzailea. Oinarrizkoa"

113.271,60

Modalitatea. LHKP Lanbide lantegi egokituak.

PROGRAMA

LAGUNTZA MODULUA

"Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea. Oinarrizkoa"

79.339,13

"Lorezaintzako laguntzailea"

74.811,55

"Zurgintzako laguntzailea"

86.813,61

"Igeltserotzako laguntzailea"

112.632,46

"Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea"

79.249,85

"Altzari modularrak egiteko laguntzailea"

86.813,61

"Sukaldeko laguntzailea"

85.920,63

"Iturgintzako laguntzailea"

78.803,37

"Ile-apainketako laguntzailea"

73.962,60

Modalitatea: LHKP Lanbide lantegiak.

PROGRAMA

LAGUNTZA MODULUA

"Igeltserotzako laguntzailea"

112.632,46

2. Ebazpen honen 1. atalean ezarritako laguntza moduluaren xedea da lanbide hastapeneko kualifikazio programak garatzea. Diru-laguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

3. Hezkuntza Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, lanbide hastapeneko programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetan sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere.

4. Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak, programa indarrean den aldian, ikasleak onartzeko arauak eta lanbide hastapeneko kualifikazio programen funtzionamenduari buruzko alderdiak arautzen dituen araudia betetzeko konpromisoa hartuko du.

5. Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2010eko urriaren 15a baino lehen:

1. Hezitzaileen gastuen frogagiriak.

Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izanarena, beren izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta dagokion zerbitzuak emateko kontratua.

2. Entitatearen inbentarioan diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren ziurtagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak lanbide hastapeneko kualifikazio programen gastu eta diru-sarreren kontuak onartzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru-laguntza murriztea.

6. Lanbide hastapeneko kualifikazio programak 2009-2010 ikastaroan ezarriko direnez, laguntza moduluen zenbatekoak -ebazpen honen 1. atalean ezarri dira- 2009ko irailetik abendura bitarteko aldirako dira. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetan.

7. 2009ko irailetik abendura bitarteko aldiari dagozkion diru-laguntzak ematea ebazpen honen eranskinean jasotako ikastetxe itundu eta irabazi asmorik gabeko erakundeei. Osotara 515.667,73 euro banatuko dira diru-laguntzatan.

Modulu hori 2010erako eguneratzen denean %60a ordainduko da, bi epetan: %45a 2010. urteko lehen hiruhilekoan; horretarako, onuradun izaten direnek honako agiri hauek bidali beharko dituzte Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, otsailaren 20a baino lehen:

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, zergei dagokienez egunean dagoela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako kuotak ordainduak dituela ziurtatzen duena.

Gainerako %15a 2010eko azken hiruhilekoan ordainduko da, ebazpen honen bosgarren atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeontzako diru-laguntzak 1. atalean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: %50 Lantxotegirentzat, Haritz Berrirentzat eta Etxabakoitzentzat, eta El Castillo lantegi-eskolako "Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa" moduluarentzat, eta %80 El Castillo lantegi-eskolako gainerako moduluentzat, departamentu honek 2004ko ekainaren 23an Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuarekin sinatutako hitzarmenarekin bat.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek ebazpen honen 1. atalean baimendutako moduluen %100eko diru-laguntza jasoko dute.

8. 515.667,73 euroko gastua baimentzea eta ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei 515.667,73 euro ordaintzeko agindua ematea.

9. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2009ko aurrekontuaren "Erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak. Irakaskuntza pribaturako diru-laguntza" izeneko 410003 41140 4811 322E00 kontu-sailaren kargura.

10. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Berrikuntza Teknologikoaren eta Lanbide Heziketaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko abenduaren 2an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

ERANSKINA

Lanbide hastapeneko kualifikazio programentzako diru-laguntzak (%40). 2009-2010 ikasturteko diru-laguntzak

Kontu-saila: 41003 41140 4811 322E00

IKASTETXE ITUNDUAK

IFZ

IKASTETXEA

PROGRAMA

TALDEAK

MODULU BERRIA

HEZK. DEP. DIRU-LAG. %

HEZK. DEP. DIRU-LAG.

ORDAINDU BEHARREKOA, OSOTARA

Modalitatea: Oinarrizkoa eta Lanbide lantegiak.

B31220064

"C.T. CARLOS III" (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

1

74.408,09

100

29.763,24

29.763,24

F31229545

"I.T.C. CUATROVIENTOS'' (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

1

74.408,09

100

29.763,24

29.763,24

R3100063 A

''MARIA INMACULADA'' (Iruña)

Gizarte zerbitzuen laguntzailea

1

74.208,13

100

29.683,25

29.683,25

R3100240 E

"SALESIANOS" (Iruña)

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa

1

88.535,98

100

35.414,39

35.414,39

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea

77.207,03

100

30.882,81

30.882,81

Soldadurako laguntzailea

1

79.956,99

100

31.982,80

31.982,80

R3100011 J

"SANTA CATALINA LABOURE" (Iruña)

Bulegoko eta informatikako laguntzailea. Oinarrizkoa

1

74.408,09

100

29.763,24

29.763,24

Zerbitzu sozio-sanitarioetako laguntzailea

1

74.208,13

100

29.683,25

29.683,25

GUZTIRA

7

246.936,22

246.936,22

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

IFZ

IKASTETXEA

PROGRAMA

TALDEAK

MODULU BERRIA

HEZK. DEP. DIRU-LAG. %

HEZK. DEP. DIRU-LAG.

ORDAINDU BEHARREKOA, OSOTARA

Modalitatea: Oinarrizkoa, lanbide lantegiak.

G31279961

''LANTXOTEGI'' lantegi-eskola (Berriozar)

Eraikinen mantentze lanetako langilea. Oinarrizkoa

1

79.339,13

50

15.867,83

15.867,83

G31725484

"HARITZ-BERRI" baserri-eskola (Ilundain)

Igeltserotzako eta mantentze-lanetako laguntzailea. Oinarrizkoa

1

113.271,60

50

22.654,32

22.654,32

"HARITZ-BERRI" baserri-eskola (Ilundain)

Zurgintzako laguntzailea

1

86.813,61

50

17.362,72

17.362,72

"HARITZ-BERRI" baserri-eskola (Ilundain)

Lorezaintzako laguntzailea

1

74.811,55

50

14.962,31

14.962,31

G31780562

''ETXABAKOITZ'' lantegi-eskola fund. (Iruña)

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lag.

1

79.249,85

50

15.849,97

15.849,97

''ETXABAKOITZ'' lantegi-eskola fund. (Iruña)

Zurgintzako laguntzailea

1

86.813,61

50

17.362,72

17.362,72

''ETXABAKOITZ'' lantegi-eskola fund. (Iruña)

Ile-apainketako laguntzailea

1

73.962,60

50

14.792,52

14.792,52

R3100108D

''PUENTE'' ikastetxea (Gares)

Sukaldaritzako eta pastelgintzako laguntzailea. Oinarrizkoa

1

86.559,77

100

34.623,91

34.623,91

G71005235

''EL CASTILLO'' lantegi-eskola (Tutera)

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa

1

87.452,75

50

17.490,55

17.490,55

''EL CASTILLO'' lantegi-eskola (Tutera)

Sukaldeko laguntzailea

1

85.920,63

80

27.494,60

27.494,60

''EL CASTILLO'' lantegi-eskola (Tutera)

Iturgintzako laguntzailea

1

78.803,37

80

25.217,08

25.217,08

GUZTIRA

11

223.678,53

223.678,53

Modalitatea: lanbide lantegiak.

G80468416

''Fund. Lab. de la Construcción'' (Uharte)

Igeltserotzako langilea

1

112.632,46

100

45.052,98

45.052,98

GUZTIRA

1

45.052,98

ORDAINDU BEHARREKOA

515.667,73

F0928155

Iragarkiaren kodea: F0928155