10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2010. urteko Iruñeko Udal Aurrekontua

Behin Udalbatzak 2009ko abenduaren 18an eginiko Osoko Bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iraganda, behin betikoz onetsi dira ondoko hauek:

1. Iruñeko Udalaren 2010. urteko Aurrekontu Orokorra, ondoko xehetasunekin bat:

GASTUAK:

A. Eragiketa arruntak:

1.-Langileria gastuak: 88.154.115 euro.

2.-Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: 77.461.911 euro.

3.-Finantza-gastuak: 4.318.390 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 11.074.459 euro.

B. Kapital-eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 90.515.834 euro.

7.-Kapital-transferentziak: 7.316.447 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 2.318.200 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 4.448.365 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 285.607.721 euro.

DIRU-SARRERAK:

A. Eragiketa arruntak:

1.-Zuzeneko zergak: 49.129.370 euro.

2.-Zeharkako zergak: 7.000.000 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 30.055.333 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 96.753.127 euro.

5.-Ondareko diru-sarrerak: 3.012.800 euro.

B. Kapital-eragiketak.

6.-Inbertsio errealak besterentzea: 1.000.000 euro.

7.-Kapital-transferentziak: 45.161.808 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 2.182.150 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 51.392.552 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 285.687.140 euro.

2. Aurrekoa osatzen duten 2010. urteko aurrekontuak, ondokoak, alegia:

-Iruñeko Udala: 258.829.565 euro.

-Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia 41.080.000 euro.

-Haur Eskolak: 8.036.900 euro.

-Comiruña SAk gastuei eta diru-sarrerei buruz aurkeztutako aurreikuspen-orria, non gastuek 554.264 euro egiten baitute eta diru-sarrerek, 594.956 euro.

-Pamplona Centro Histórico SAk gastuei eta diru-sarrerei buruz aurkeztutako aurreikuspen-orria, non gastuek 2.573.892 euro egiten baitute eta diru-sarrerek, 2.612.619 euro.

-Eta ASIMEC SAk gastuei eta diru-sarrerei buruz aurkeztutako aurreikuspen-orria, non gastuek eta diru-sarrerek 1.274.000 euro egiten baitute.

3. 2010. urteko Aurrekontua betetzeko Oinarriak.

Indarra duten xedapenek agindutako betekizunak bete baitira, 2010. urteko Aurrekontuaren behin betiko onespena ematen da argitara, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 14an.-Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1000667