10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, ingeniari tekniko elektrikoa izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena eta lanpostuaren esleipena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko abenduaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik ingeniari tekniko elektriko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak eginiko proposamena (deialdia 2009ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 15ean), erabaki da Ignacio Apezteguía Luquin jauna Iruñako Udaleko funtzionario izendatzea, ingeniari tekniko elektrikoaren kategoriarekin, eta 200206-3 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita."

Iruñean, 2009ko abenduaren 15ean.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0928990