10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2009ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal hauetan:

-Aldaketa egin da Uraren kontsumoaren gaineko prezioak arautzen dituen ordenantzan. kontsumitutako ur metro bakoitzagatik kobratuko da Arratozko Mankomunitateak goi horniduran kobratzen digun prezio bera, eta Mankomunitateari ordaintzen zaion guztirako zenbatekora bitarte ateratzen den aldea hainbanatu eginen da herriko kontagailu guztien artean. Ur hargune berriak, 60,10 euro.

-Hilerriaren kuota: 10,30 euro familia bakoitzak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orontzen, 2009ko abenduaren 17an.-Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0929004