10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2010eko karga-tasak

Orontzeko Udalak, 2009ko abenduaren 17an egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

1. Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: Igo egin da, %0,15 izanen baita.

-Landalurreko ondasunen gainean: Mantendu egin da, %0,56 izanen baita.

2. Mantendu egin da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren karga-tasa, %2,00 izanen baita.

3. Karga-tasa bere horretan uztea Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuota sortzeko, %8,24 izanen baita aldi guztietarako. Balioaren egiazko igoera zehaztu ahal izateko, mantendu egin dira Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxienekoak.

4. Bere horretan uztea Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako Udalaren indizea, 1,03 izanen baita.

Erabaki honek 2010. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Orontzen, 2009ko abenduaren 17an.-Alkatea, Tomasa Iriarte
Napal.

Iragarkiaren kodea: L0929003