10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Hautetsien ordainsariak

Ollarango Udalak, 2009ko azaroaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hautetsiek beren karguetan aritzeagatik 2008ko ekitaldian jaso beharreko ordainsariak ezartzea.

Hona hemen:

1.-Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziak, bilkuretara joateagatik: 150 euro Ollarango Udalaren osoko bilkura batera joaten den bakoitzean, betiere urtean 1.000 euro gordin jasota gehienez.

2.-Aditzera ematen da orok jakin dezan eta abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoak ondorioak izan ditzan, lege horretan ezartzen baitira 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula.

Ollaranen, 2009ko abenduaren 28an.-Alkate udalburua, Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0929185