10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuak, 2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, 2010eko aurrekontua onetsi zuen hura betearazteko oinarriekin batera.

6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murillo El Cuenden, 2009ko abenduaren 23an.-Kontzejuburua, José Ramón Amadoz Sola.

Iragarkiaren kodea: L0929153