10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondoko aldaketak 2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuan:

Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez:

1 4534 64800 Txostenak eta Proiektuak, Murchanteko Gizarte Etxeko obrarako.

Kredituen sorrera diru-sarreren eta kreditu berezien bitartez: 1 430 64801 Udalaren Plan Orokorraren aldaketa, Las Hoyazas alderdian.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Murchanten, 2009ko abenduaren 31n.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L1000042