10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

403/2009 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, langabezian dauden tituludunei prestakuntzarako laguntzak emateko 2009-2010eko deialdia ebazten duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, langabezian dauden tituludunei laguntzak emateko deialdiaren espedientearekin zerikusia duten inguruabarrak azaltzeko. Laguntza horien 2009-2010eko deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urriaren 22an emandako 304/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta azaroaren 3ko 335/2009 Ebazpenaren bidez aldatu. Azaroaren 20an, oinarrietan ezarritako prozedurari jarraikiz, onartutako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Behin-behineko zerrendak jendaurrean egoteko aldia bukaturik, eta zerrenda horiei buruzko inguruabarrak kontuan harturik, onartutako eta ukatutako laguntzen behin betiko zerrenda onetsi zen. Orobat, bukatu da behin-behineko zerrendetan laguntza jasotzeko proposaturik zeuden pertsonek laguntza onartzen zuten edo ez adierazteko eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legean onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzen zituztela frogatzeko dokumentazioa aurkezteko epea, deialdian finkatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan harturik Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak egin duen txostena eta bere eranskin guztiak, egintza honetan oso-osorik agertutzat hartu behar direnak,

EBATZI DUT:

1. Langabezian dauden tituludunen prestakuntzarako laguntzak I. eranskinean ageri diren 21 pertsonei ematea. Zenbatekoa ere bertan ageri da.

2. II. eranskineko pertsonei laguntza ukatzea baldintzak ez betetzeagatik, eranskinean adierazitako moduan.

3. Interesdunek behin-behineko zerrenden jendaurreko epean egindako alegazioei erantzuna ematea, III. eranskinean azaltzen den moduan.

4. Osotara 52.010,35 euroko gastua xedatzea, 2009. urteko gastuen aurrekontuan "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izena duen 431000-43100-4812-322304 kontu-sailaren kargura. Kontabilitateko espedientea: 40006783.

5. Laguntzak IV. eranskinean ageri diren onuradunetako bakoitzari ordaintzeko agindua ematea. Laguntzak atxikipeneko unibertsitateen bitartez ordainduko zaizkie onuradunei, UHUNen Iruñeko Zentro Elkartuko ikasleen kasuan izan ezik, horiei zuzenean ordainduko baitzaie laguntza.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpena eta I. eranskina laguntzen kudeaketaren ardura duten unibertsitateei igortzea.

8. Ebazpen hau eskatzaile guztiei banan-banan jakinaraztea, bakoitzari dagozkion eranskinekin batera.

9. Ebazpena eta I. eta II. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://www.pnte.cfnavarra.es/ web orrian argitaratzeko agindua ematea.

10. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko abenduaren 11n.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. ERANSKINA

Langabezian dauden tituludunei prestakuntzarako laguntzak emateko programa

Onartutako eskaerak, unibertsitatez unibertsitate

NANa

ESKATZAILEA

MASTER PROGRAMAREN IZENA

ZENBATEKOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa IFZ Q3150012G

72707853T

ARMENDÁRIZ LÓPEZ, María

Nazioarteko Merkataritzaren Zuzendaritzako XXII. Masterra

5.890,00

72694130P

BARINAGARREMENTERIA ZABALETA, Maite

DBH eta Batxilergoko, LHko eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasletza Masterra

1.535,70

78747004H

CATALÁN AYALA, Raquel

Nazioarteko Merkataritzaren Zuzendaritzako Masterra

5.890,00

73142159C

CHAVEZ MERINO, Cristian Daniel

Nekazaritzako Elikagaien Industriako Teknologiaren eta Kalitatearen Masterra

1.535,70

53433166A

DÁVILA MARTÍN, Estefanía

Aldaketa dinamikak gizarte moderno aurreratuetan

1.535,70

72701550E

ERRO GAMBOA, Itsaso

Familia Bitartekotzako aditua

3.500,00

33425704B

FERNÁNDEZ ILLANA, Fermín

DBH eta Batxilergoko, LHko eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasletza Masterra

1.535,70

33438022R

GARBISU ALBERDI, Leire

DBH eta Batxilergoko, LHko eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasletza Masterra

1.535,70

33427125Y

GUERRERO TRIVIÑO, Milagros

Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra

1.535,70

29150754W

OLLO HUALDE, Juan Pedro

DBH eta Batxilergoko, LHko eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasletza Masterra

1.535,70

44624184K

PASCUAL RODRÍGUEZ, Miren

Aldaketa dinamikak gizarte moderno eta aurreratuetan

1.535,70

78750565Z

REMÓN ALFARO, Alfredo

Ingeniaritza Biomedikoko Masterra

1.536,82

X9605643S

REVILLA MEDINA, Ali

Nazioarteko Merkataritzaren Zuzendaritzako Masterra

5.890,00

44621466V

RODRÍGUEZ CALVO, Isabel

Nazioarteko Merkataritzaren Zuzendaritzako Masterra

5.890,00

29149070C

YABAR BASTERRA, Jesús Ángel

Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitateko Masterra

1.546,70

Total

42.429,12

Iruñeko UHUN IFZ Q2818016D

44631098N

MÁRQUEZ DE PRADO MORAGUES, Guillermo

Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema Integratuetako Masterra

2.100,00

Guztira

2.100,00

Tuterako UHUN IFZ Q2818016D

16020980P

ARDOIZ MORACHO, Ángel Santiago

Ondasun Higiezinen eta Eraikuntzaren Enpresetako Zuzendaritza eta Kudeaketa Integrala

2.400,00

72786346V

HERNÁNDEZ MOLERO, Natalia

Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema Integratuak

1.850,00

16575257P

LAGUNAS BAROJA, Leonor

Autoenpleguari buruzko oinarrizko ikastaroa: Nola sortu nork bere negozioa (irakaskuntza irekia)

281,23

52449173L

PARICIO ABAD, Víctor Luis

Datuen Babeseko Masterra

1.600,00

52449680C

RODRÍGUEZ ALDUÁN, Abel

Berorako, hotzerako eta industria prozesuetarako eguzki energia termikoa erabiltzen duten instalazioak

1.350,00

Guztira

7.481,23

II. ERANSKINA

Langabezian dauden tituludunen prestakuntzarako laguntzak

Baldintzak ez betetzeagatik ukatutakoak

NANa

ESKATZAILEA

UKATZEKO ARRAZOIA

72803782L

VÁZQUEZ SUBIRATS, Elisa

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean langabeziako prestazioa edo sorospena jasotzeko eskubidea onartua ez izatea (4.e oinarria)

44611363B

ZULAICA OROZCO, María

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean langabeziako prestazioa edo sorospena jasotzeko eskubidea onartua ez izatea (4.e oinarria)

F0928467

Iragarkiaren kodea: F0928467