10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2010eko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Murchanteko Udalaren 2010. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea (aurrekontua, plantilla organikoa eta betearazpen oinarriak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2009ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L1000011