10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2009ko abenduaren 17a. Eskatzailea: Hormigones Lodosa, S.A. Jarduera: legarraren ustiategia. Tokia: 549. lurzatia - 2. poligonoa - Las Minas alderdia.

Mendabian, 2009ko abenduaren 18an.-Alkatea, Miguel Ángel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L1000080