10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Alkatetza bertze baten esku uztea

Luzaideko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko abenduaren 28ko 64/2009 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 2568/1986 E.D.ak onetsia) 47. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, 2009ko abenduaren 29tik 2010eko urtarrilaren 10era bitarte, oporrak direla eta, Luzaideko udal mugapetik kanpo egonen naizenez.

Ebatzi dut:

1. Alkate gisa dagozkidan eginkizun eta eskumen guztiak Peio Hualde Iribarren lehen alkateordearen esku uztea 2009ko abenduaren 29tik 2010eko urtarrilaren 10a bitarte.

2. Eskuordetze hau Peio Hualde Iribarren lehen alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Luzaiden, 2009ko abuztuaren 28an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0929306