10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

2120/2009 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektuaren aldaketa, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatiei dagokiena, hasiera batez onesten duena. Sustatzailea eremu horretako Konpentsazio Batzordea da.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak maiatzaren 22an eman zuen eta 2007ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, argitaratu zen 797/2007 Ebazpenaren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektua behin betiko onetsi zen. Sustatzailea eremuko Konpentsazio Batzordea izan zen.

2009ko otsailaren 25ean, Francisco Javier Lizarraga Berazadi jaunak, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeko burua den aldetik, banaketa eremu hori birzatitzeko proiektua aldatzeko proposamena aurkeztu zuen, tramita zedin, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatien azalera zuzentzeko.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 950/2009 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektuaren aldaketa. 2009ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an, argitaratu zen, bai eta Nafarroako bi egunkaritan ere, 2009ko uztailaren 29an.

Eguesibarko Udalak espedienteari egindako alegazioen idazkia jaso, eta Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeari igorri zitzaion, 2009ko urriaren 14an. Azken horrek espedientea artxibatzeko eskatu zuen, neurtzean hainbat akats egin izanaz oharturik. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak artxibatzea onetsi zuen, ekainaren 9ko 950/2009 Ebazpenaren bidez.

Halaber, I. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeak, goian aipatu den alegazio idazkian berean, birzatiketa proiektuaren aldaketari buruzko beste espediente bat ireki dadila eskatu du, zuzendu egin baitira artxibatu den espedientean atzemandako akatsak.

Espedienteari buruz egindako txosten teknikoaren arabera, ondoriozko lurzatien azalerak ez ditu beste determinazio batzuk ukitzen, hala nola, titulartasunak, mugak, eraikigarritasuna, zamak edo ukipen erregistralak.

Bidezkoa da, beraz, espediente hau tramitatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak eta horrekin bat heldu direnek xedatutakoaren arabera, jendaurrean agertzeko epean aurkezten diren alegazioen arabera berrikuspen zehatza egitea eragotzi gabe.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektuaren aldaketa, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatiei dagokiena, hasiera batez onestea. Sustatzailea eremu horretako Konpentsazio Batzordea da.

2. Birzatitzeko proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahalko ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña).

3. Ebazpen hau Burlata, Iruña, Uharte eta Eguesibarko Udalei eta sustatzaileari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 17an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0928511