10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2010eko karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2009ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,311.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,8.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ). Karga-tasa, %4,2.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ), 1,280, gutieneko kuoten gainean, salbu eta 1, 3 eta 10. poligonoetan eta 6. poligonoko 236 eta 288. lurzatietan kokatutako jardueretarako, horietarako 1,40 indizea ezarriko baita.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea:

-5 urtera bitarte: %2,2.

-10 urtera bitarte: %2,1.

-15 urtera bitarte: %2,0.

-20 urtera bitarte: %2,0.

Kuota zehazteko karga-tasa: %12,00.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0929299