10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifetan, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2009ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du aldaketa, ordenantza fiskaletan eta tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifetan, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan. Guztiak ere espedientean daude.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0929297