10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra

Leringo Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura azter dezaten eta egoki iruditzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten moduan.

Lerinen, 2009ko abenduaren 31n.-Alkatea, Marcelino Azcoiti
Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1000030