10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Kontribuzio berezien ordenazioa eta ezarpena.
Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artariaingo karriketako zolatze lanengatik kontribuzio bereziak ordenatu eta ezartzeko espedientea.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legean ezarritakoarekin bat, erabaki hori 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurrean egon da legeak ezartzen duen epean, inork horren kontrako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Aitzinekoa ikusirik, Leozko Udalak, 2009ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran eta indarra duen legeriari jarraikiz, aipatu espedientea onetsi du eta dagokien kuota interesdunei igorri die banan-banan. Beraz, bidezko da zergadun bakoitzari jakinaraztea ateratzen diren kuoten behin-behineko likidazioa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iratxetan (Leotz), 2009ko abenduaren 18an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0929098