10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2010eko zerga-tasak

Legariako Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2010eko ekitaldi ekonomikorako:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30eko tasa.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80ko tasa.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2'50.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Erabaki hauek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau :BON.ean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Legarian, 2009ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0929094