10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aurrekontua. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Legarian, 2009ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0929090