2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2010eko plantilla organikoa onesteko erabakia 2009ko azaroaren 13ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2009ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.
2010eko plantilla organikoa
Funtzionarioa: lanpostua: idazkaria; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa; A maila. Osagarriak: lanpostukoa, %28,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: O.L. Aritzeko baldintzak, Obanosko eta Utergako udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Izenen zerrenda
Idazkaria: José María Azanza Ruiz de Erenchun. Antzinatasuna: 1984ko uztailaren 9a; A maila; 4. gradua; 5 bosturteko.
Legardan, 2009ko abenduaren 28an.-Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L0929129