10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2010eko aurrekontu bakarra. Behin betiko onespena

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu dira 2010eko aurrekontu bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2010eko plantilla organikoa, Elizagorriko Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsiak eta 2009ko 147. eta 149. Nafarrroako Aldizkari Ofizialetan argitaratuak, azaroaren 30ean eta abenduaren 4an.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 48.400,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 55.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 10.700,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 69.110,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 75.050,00 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertze diru-sarrera batzuk: 636.200,00 euro.

9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 66.830,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 961.290,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 34.050,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 110.000,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 2.550,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 12.380,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 801.810,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 961.290,00 euro.

Elizagorrian, 2009ko abenduaren 29an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0929305