10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) eta aldez aurreko hitzarmenerako proposamena

Larragako Udalak, 2009ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran erabakita, legezko gehiengoa bildurik zegoela, onetsi egin zuen Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE), baita aldez aurreko hitzarmenerako proposamena ere. Horiek Larragako Udalaren Plan Orokorra prestatu zuen arkitekto talde berak egin ditu.

Hortaz, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 56.2 eta 70.1 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen dira udal bulegoetan, hilabetean egonen ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek haien gaineko iradokizunak egin ditzaten.

Larragan, 2009ko abenduaren 28an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1000033