89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO TOKI EKINTZA TALDEA

Estatutuen aldaketa

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko Toki Ekintza Talde erakunde autonomoaren Batzar Nagusiak, 2009ko maiatzaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen estatutuen aldaketa hasiera batean onestea. Hona hemen:

Erakunde autonomoaren xedea Erdialdearen garapena bultzatzea da, hala nola administrazio desberdinen laguntzak, baita komunitatearen ekimenak ere, bideratuz eta kudeatuz.

Honako hauek dira Nafarroako Erdialderen garapen integraleko lehentasunezko helburuak:

a) Beharrezko ekintzak taxutzea eta betetzea eskualdeko garapen ekonomikoa eta soziala burutzeko.

b) Ekimen publikoekin eta pribatuekin elkarlanean aritzea, eskualdean egingo diren jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko baliabide ekonomikoak lor daitezen.

c) Partzuergoaren barruko erakundeen ekimenak bideratzea eta bultzatzea.

d) Partzuergoaren funtzionamendurako eta sustatzen dituen jarduketetarako behar den finantzaketa kudeatzea.

e) Eskualdeko gizarte sarea arazo, baliabide, ekintza eta proiektuez jabetzea, garapenaren bidean lagungarri gertatzen diren neurrian.

f) Eragile ekonomiko eta sozial guztien parte-hartze eraginkorra lortzea, eskualdeari eragiten dioten arazoak elkarrekin zuzentzeko prozesuan.

g) Jarduerak egitea, kudeatzen diren gaiei lotuak edo haien ondoriozkoak badira.

h) Eskualdean gizonezkoen eta emakumezkoen artean berdintasunezko garapena bultzatzea, hura lortzeko behar diren ekintzak sustatuz eta antolatuz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Erriberrin, 2009ko ekainaren 9an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0917875