89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza "Langileen ordainsariak" izeneko 1. kapituluko kontu-sail batean, 218,46 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua, zenbateko berean.

Noainen, 2009ko ekainaren 12an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L0917847