89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Loturarik gabeko plan berezia. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2009ko ekainaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen loturarik gabeko plan berezia, baratzeak eta etxolak dituzten bi eremuri dagokienez: 2. poligonoko 511, 512 eta 513. lurzatiak, Bajocampo alderdian, eta 10, 199 eta 200. lurzatiak, Campolarraga alderdian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70, 72 eta 75. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2009ko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0918055