2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Ordezko bake epailearen kargua hutsik
Udalak ordezko bake epailearen kargua hutsik dela iragartzen du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluetan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz (uztailaren 2ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), baita bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7.etakoari ere (1995eko uztailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Orobat, 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritako gaitasuna eta bateragarritasuna bete beharko ditu. Bake epaile izateko, espainiarra izan behar da, adin nagusikoa, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluan ezarritako ezintasunik ez.
Interesdunek Iturengo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, Udal honek, osoko bilkuran, aukeratuko du bake epailea eskatzaileen artean, legezko baldintzak betetzen badituzte.
Eskatzailerik egon ezean, Udalbatzak askatasun osoz hautatuko du, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.
Aditzera ematen da, bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Iturenen, 2009ko ekainaren 15ean.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.
Iragarkiaren kodea: L0917894