89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Eskatzailea: Andres Amatriain Lecumberri. Jarduera: ardiak eta zerealak batera ustiatzeko biltegia. Tokia: Zabaltza Ibargoitiko Abintzao bidea, 2. poligonoa, 70. lurzatia.

Ibargoitin, 2009ko ekainaren 15ean.-Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0917838