2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Hasierako onespena, herrilurrra desafektatzeari
Goizuetako Udalak, 2009ko maiatzaren 26an eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin erabaki zuen:
1.-Hasiera batez onestea 3. poligonoko 80-d lurzatiko 1.015,82 metro karraturen desafektazioa, (3. poligonoko 170. hiri lurzatiak okupatzen duen lurzorua gehi inguruko lurzatia 1.015,82m² osatu arte), ondoren Luis Apezetxea Arozena jaunaren jabetzapekoa den lurzatiarekin trukatzeko (3. poligonoko 57-d lurzatia).
2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hilabeteko epean, argitaratzen denetik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erabakia behin betikoa izan ondoren, dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentuari igorriko zaio, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduko 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoei, Nafarroako Gobernuak deklarazio publikoa edo soziala deklaratu eta onetsi dezan.
Goizuetan, 2009ko ekainaren 2an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.
Iragarkiaren kodea: L0917806