89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1610/2009 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, basogintzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian azken-aurreko proba gainditu duten izangaien zerrendak argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 18an emandako 94/2008 Ebazpenaren bidez, basogintzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Hautapen prozedura bukaturik eta behar ziren agiriak harturik, bidezkoa da hautapen prozedurako azken-aurreko ariketa gainditu arren azkenekoa gainditu ez duten izangaiei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela ariketa guztiak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Basogintzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko azken-aurreko proba gainditu arren azkenekoa gainditu ez duten izangaien zerrenda argitarara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangai horiek basogintzako ingeniari teknikoaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita B motako ibilgailuak gidatzeko baimenarena ere, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Eskatutako agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Basogintzako ingeniari tekniko izateko oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaien zerrenda (ekainaren 18ko 94/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

GREGORIO SOLA VIRTO

44,68

Iragarkiaren kodea: F0917721