89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketak 2009ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen espedientea (1/2009, 2/2009, 3/2009 eta 4/2009) Deikazteluko Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko.

Espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua aldatzeko espediente hori behin betiko onetsita geldituko da eta betetzat hartuko da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Deikaztelun, 2009ko ekainaren 8an.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0917804