2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Eskuordetzea Gazteriaren arloko eskurantzetarako
Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3 eta 45. artikuluek emandako ahalmenaren arabera, dekretu baten bidez 2009ko maiatzaren 13an Alkatetza honek honako hau erabaki zuen:
I.-Eskuordetze berezia ematea Antonio Guillorme Ochoa zinegotziari, gazteriaren arloa zuzentzeko eta kudeatzeko.
II.-Bere eginkizunak ondoko hauek izango direla ezartzea:
-Gazteriaren arloko jarduna koordinatzea eta ikuskatzea, teknikari profesionalarekin batera.
-Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin eta/edo gazteriaren arloko beste entitate publikoekin nahiz pribatuekin lan egitea eta koordinatzea.
-Corellako Gazteriaren I. Planeko proposamenak eta ekintza zehatzak betetzen direla zaintzea.
-Udalerriko beste zinegotzigoekin lanak koordinatzea, elkarrekin eta zeharka Planean onetsitako jardunbideak bete daitezen.
-Gazteriaren Mahaiko burua izatea, hainbat jardueratan lan egiteko.
-Udala eta Corellako gazte guztiak ordezkatzea, gazteriaren arloan bertan egotea beharrezko gertatzen zaionean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2009ko ekainaren 12an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L0917803