89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1609/2009 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, pedagogo izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman, eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 13an emandako 83/2008 Ebazpenaren bidez, pedagogo lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Hautapen prozesua bukatuta eta Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzutik behar den informazioa jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, bederatzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, oposizioko azken-aurreko ariketa bai baina azkenekoa gainditu ez duen izangairik ez dagoela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pedagogo lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez dutenek Pedagogiako lizentzia titulua edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, bederatzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Pedagogo izateko lanpostu batzuk betetzeko hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak
(ekainaren 13ko 83/2008 Ebazpena)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

SARA LUQUI MONENTE

58,40

Iragarkiaren kodea: F0917726