89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Desjabetzapenaren hasiera

Cabanillasko Udalean, 2009ko ekainaren 12an egin bilkura berezian, udalkideek ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuten aho batez:

"Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 4an emandako 55/1997 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Cabanillasko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualari buruzko espedientea, hain zuzen ere jarduera ekonomikoen industrialdea ezartzeko herrian, Cabanillasko Udalak sustaturik.

Orobat, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak maiatzaren 13an emandako 123/2008 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Cabanillasko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualari buruzko beste espediente bat, hain zuzen ere industriako lurzoru urbanizagarria handitzeko.

Cabanillasko Udaleko alkateak 2008ko azaroaren 6an emandako 409. Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen NA-126 errepidean, 6+650 kp-an, Cabanillasko industri eremura sartzeko biribilgunearen urbanizazio proiektua.

Kontuan hartuz, proiektu horretan badirela zenbait ondasun beharrezkoak direnak jarduera ekonomikoen industrialde horretara sartzeko biribilgunea egin ahal izateko, Cabanillasko Udalak, 2009ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, desjabetzapen prozesua hastea erabaki zuen:

Udalaren zerbitzu publikoa izaki, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren adierazpena eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15 eta 17. artikuluetan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-"Biribilgunea egitea N-126 errepideko 6+650 kp-an, Cabanillasko (Nafarroa) industri eremura sartzeko" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasiera batez onestea, eta onespen horrek dakarren onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratzea.

Bigarrena.-Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, ondotik ematen baita, 15 egunean, proiektuak ukitutakoek bidezko juzgatzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzaten, idatziz Cabanillasko Udalari zuzenduta (Udaletxeko plaza, zk.g., Cabanillas, Nafarroa, 31511).

Hirugarrena.-Erabaki hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkarietako batean eta Cabanillasko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, non interesdunek beren eskura izanen baitituzte proiektua eta lurzatien planoak.

Laugarrena.-Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Cabanillasen, 2009ko ekainaren 26an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Biribilgunea egitea NA-126 errepideko 6+650 pk-an, Cabanillasko (Nafarroa)
industrialdera sartzeko"

KODEA

KATASTROA

TITULARRA

T/P

DESJAB.

MOTA/ERABILERA

POL.

LURZ.

AZAL.

m2

CABANILLASKO UDAL MUGAPEA

CA-01

2

5000

5.996,37

Cabanillako herrilurra

Benjamín Rodríguez Valbuena

(Herrilurraren esleipen hartzailea)

Caballeros de Jerusalén, 25

Cabanillas (Nafarroa)

P

1.189

L. Ureztalurra

CA-02

2

889

9.167,30

Antonio Vinyals Cervera

Udaletxeko plaza, 7. 1.a

Cabanillas (Nafarroa)

P

775

L. Ureztalurra

eta larreak

CA-03

2

575

6.350,33

José Ramón Mateo Alayeto

Nafarroako foruak, 45.

Cabanillas (Nafarroa)

Purificación Mateo Alayeto

Caballeros de Jerusalen, 68

Cabanillas (Nafarroa)

P

88

L. Ureztalurra

eta larreak

CA-04

2

1040

5.824,99

Club Hípico Bardenas Reales

Pablo Sarasate, 15.1 esk.

Tutera-Nafarroa.

P

49

Sarbidea

Jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan eta ohartarazten, erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 28/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraituz.

Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita".

Iragarkiaren kodea: L0918593