89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2009rako aldaketa, Udalaren Kirol Patronatuaren ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, Udalaren Kirol Patronatuaren ordenantza fiskalean 2009rako aldaketa hasiera batean onesteari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epea bukatu eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen jarraian argitaratzen da testua, osorik:

ORDENANTZA FISKALA, KIROL ZERBITZUAK EMATEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Kirol instalazioen erabilera baimenduari loturiko zerbitzuak emateagatik eta, halaber, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan parte hartzeagatik.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

3. artikulua. Kirol instalazioetan sartu eta kirol jarduera antolatuetan parte hartzeko udal baimena edo sarrera eskuratzen denean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Sarrerak erosten edo abonamenduak egiten dituzten pertsonak, Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenak edo Udalaren Kirol Patronatuarengandik kirol instalazioak erabiltzeko baimena jasotzen dutenak daude ordaintzera behartuak.

Tasa eta kuota

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Karga-oinarria

6. artikulua. Karga-oinarria kirol zerbitzuaren unitate bakoitza da.

Salbuespenak

7. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Abonatu berriek, abonatu bihurtu baino lehen ordainduko dituzte sarrera kuota eta urteko kuota proportzionala, Kirol Patronatuak adierazten duen banketxean.

Abonatu bihurtu eta urte natural bat iragandakoan, urteko kuota abonatuaren banku kontuan kargatuko da. Kargua urtekoa, seihilabetekoa edo hiruhilabetekoa izan daiteke eta abonatuak ordainketa modu horietatik edozein hautatzen ahalko du inolako errekargurik izan gabe.

Abonatu eta erabiltzaileen kuotak ordaindu beharretik ez da inor salbuetsiko, etxean 8.840 eurotik beheitiko dirusarrera gordinak dituzten jubilatuak izan ezik.

Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean.

Baja eskatuz gero, abonatuek ez dute lehentasun berezirik izanen abonatu ohiak izateagatik eta berriz abonatuak izan nahi badute, berriz ordaindu beharko dute sarrera kuota. Ez ordaintzeagatik baja jasoz gero, berriz ere abonatua izateko, ordaindu gabeko kontzeptuak eta sarrera kuota ordaindu beharko dira.

Denbora baterako bajak, salbuespenak edo bertzelako hobariak lortzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da kasuan kasuko ordainagiria luzatu baino hilabete lehenago.

9. artikulua. Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenek jardueran hasi aitzin ordainduko dute.

10. artikulua. Kirol instalazioen erabilera jarraigabeen kasuan, erabili aurretik ordainduko da, horretarako dauden departamentuetan, Udalaren Kirol Patronatuko langileen baimena jaso eta gero.

11. artikulua. Kirol instalazioen erabilera jarraituen kasuan, erabilera amaitutakoan edo urte bakoitzeko abenduaren 15a baino lehen ordainduko da.

12. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan jendaurreko jarduerak egiteko kontzesioa dutenek, kirol ekitaldiak izan nahiz bertzelako ikuskizunak izan, sarreren prezioa arautzen ahalko dute.

13. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

1. ERANSKINA

Kirol instalazioak alokatzeko tasak

HILARION ESLAVA KIROLDEGIA

2009

1. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

23,80 euro

ARGIAK

8,40 euro

2. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

21,30 euro

ARGIAK

7,30 euro

3. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

19,70 euro

ARGIAK

6,80 euro

ELIZGIBELA KIROLDEGIA

2009

1. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

29,10 euro

ARGIAK

12,20 euro

2. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

26,60 euro

ARGIAK

10,80 euro

3. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

23,80 euro

ARGIAK

9,80 euro

ELIZGIBELEKO GIMNASIA GELA (2009)

TALDEKA ERABILTZEKO (15 LAGUN)

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

14,60 euro

ARGIAK

6,80 euro

BANAKA ERABILTZEKO

8 SAIO HILABETEAN (aldagelarik ez argirik gabe)

11,30 euro

SAIO BAKAN 1 (aldagelarik ez argirik gabe)

1,70 euro

ARGIAK

(argiak behar diren kasuan ordaindu beharreko gehigarria)

6,80 euro

ELIZGIBELEKO BILERA GELA (2009)

ORDUAREN PREZIOA

12,10 euro

ELIZGIBELEKO KLUBENDAKO GIMNASIOA (2009)

ORDUAREN PREZIOA

14,50 euro

ELIZGIBELEKO GELA URDINA (2009)

ORDUAREN PREZIOA

1,60 euro

HILABETE 1/SAIO 2 ASTEAN

12,50 euro

KIROLEN ETXEKO BILERA GELA (2009)

ORDUAREN PREZIOA

14,50 euro

ASKATASUNA PILOTALEKUA

2009

1. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

29,10 euro

ARGIAK

8,40 euro

2. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

26,60 euro

ARGIAK

7,40 euro

3. ORDUA

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

23,80 euro

ARGIAK

6,80 euro

ASKATASUNA PILOTALEKUA (PILOTA SOILIK) (2009)

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

8,40 euro

ARGIAK

8,40 euro

ASKATASUNAKO GIMNASIOA (2009)

KANTXA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

14,60 euro

ARGIAK

6,80 euro

ASKATASUNAKO KANPO PISTAK (2009)

FUTBOL PISTA (ALDAGELAK ETA DUTXA BARNE)

29,00 euro

FUTBITO PISTA (ALDAGELAK ETA DUTXA BARNE)

17,20 euro

BEISBOL ZELAIA

2009

1. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

32,70 euro

ARGIAK (%100)

37,80 euro

ARGIAK (%50):

22,00 euro

2. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

29,00 euro

ARGIAK (%100)

34,30 euro

ARGIAK (%50)

19,80 euro

3. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

26,60 euro

ARGIAK (%100)

31,10 euro

ARGIAK (%50)

17,50 euro

URTEAN 50 ORDUTIK GOITI ERABILIZ GERO

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

21,20 euro

ARGIAK (%100)

12,80 euro

ARGIAK (%50)

7,00 euro

HAREAZKO ZELAIA

2009

1. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

38,00 euro

ARGIAK

8,40 euro

2. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

34,30 euro

ARGIAK

7,30 euro

3. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

30,90 euro

ARGIAK

6,70 euro

BELARREZKO ZELAIA

2009

1. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

141,00 euro

2. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

126,80 euro

3. ORDUA

ZELAIA, ALDAGELAK ETA DUTXAK

112,80 euro

UDAL IGERILEKUAK

2009

KARRIKA 1

18,20 euro

2 KARRIKA

32,60 euro

KARRIKA 1, MONITOREAREKIN

44,80 euro

HIDROMASAJERAKO IGERILEKUA

36,30 euro

ATLETISMOKO PISTAK

2009

BANAKA ERABILTZEKO

15 urtetik beheitikoek ezin dituzte pistak banaka erabili.

BURLATAN, ATARRABIAN EDO UHARTEN ERROLDATUAK

URTEKOA

25 urtetik goitikoak

69,90 euro

15etik 25 urte bitartekoak, biak barne

45,30 euro

Burlatako Udaltzaingoko kideak

35,00 euro

HIRUHILEKOA

25 urtetik goitikoak

26,30 euro

15etik 25 urte bitartekoak, biak barne

17,40 euro

HILEKOA

25 urtetik goitikoak

13,20 euro

15etik 25 urte bitartekoak, biak barne

9,40 euro

ERROLDATU GABEAK

BURLATAN, ATARRABIAN EDO UHARTEN ERROLDATU GABEAK

URTEKOA

25 urtetik goitikoak

173,10 euro

15etik 25 urte bitartekoak, biak barne

108,30 euro

HIRUHILEKOA

25 urtetik goitikoak

59,20 euro

15etik 25 urte bitartekoak, biak barne

35,00 euro

HILEKOA

25 urtetik goitikoak

23,70 euro

15etik 25 urte bitartekoak, biak barne

14,30 euro

SARRERA, EGUN 1

Pistak erabiltzeko soilik

3,00 euro

TALDEKA ERABILTZEKO

PISTAK

17,30 euro

ALDAGELAK ETA DUTXAK: 20 lagun bitarte

23,30 euro

20 - 30"

40,50 euro

30" edo gehiago

51,60 euro

KIROL TOKI GUZTIETARAKO

10 ordu edo gehiagoko alokairuetan, zuzenean 1. orduaren prezioari % 10eko deskontua aplikatuko zaio. Squashean, gimnasioan, igerilekuetan eta solariumean salbu.

2. ERANSKINA

Burlatako udal igerilekuetako abonuen tasak

KATEGORIA

SARRERA KUOTA

URTEKO KUOTA

2009. URTEA

KARNETA

GUZTIRA

HELDUAK

259,20 euro

163,00 euro

5,30 euro

427,50 euro

GAZTEAK

129,61 euro

98,00 euro

5,30 euro

232,91 euro

HAURRAK B

25,92 euro

35,24 euro

5,30 euro

66,46 euro

HAURRAK A

0,00 euro

23,68 euro

5,30 euro

28,98 euro

65 URTEKO EDO GEHIAGOKO HELDUAK

ONDOKO TAULAREN ARABERA

65 URTEKO EDO GEHIAGOKO HELDUAK

SARRERA KUOTA

URTEKO KUOTA

KARNETA

GUZTIRA

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 8.840 euro edo gehiago

DOHAINIK

DOHAINIK

5,30 euro

5,30 euro

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 8.841 eurotik 10.920 eurora

259,20 euro

32,60 euro

5,30 euro

297,10 euro

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 10.921 eurotik 13.100 eurora

259,20 euro

49,00 euro

5,30 euro

313,50 euro

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 13.101 eurotik 14.560 eurora

259,20 euro

81,40 euro

5,30 euro

345,90 euro

Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 14.561 eurotik goiti

259,20 euro

163,00 euro

5,30 euro

427,50 euro

Diru-sarrera hauek aitzineko urteko errenta aitorpenaren bitartez egiaztatu behar dituzte abonatuek, eta dohaineko sarrerak emateko baldintza berekin.

3. ERANSKINA

Burlatako udal igerilekuetako abonuen tasak

EGUNEKO SARRERA

2009

Laneguna, helduentzat

10,00 euro

Laneguna, gazteentzat

5,50 euro

Laneguna, haurrentzat

3,80 euro

Jaiegunak eta bezperak, helduentzat (udan soilik*)

12,00 euro

Jaiegunak eta bezperak, gazteentzat (udan soilik*)

7,40 euro

Jaiegunak eta bezperak, haurrentzat (udan soilik*)

5,00 euro

* Neguan, jaiegunen bezperetan lanegunetan bezala kobratuko da, nahiz eta jaiegunetako tasak negualdian ere iraunen duen.

ALDI BATERAKO ABONAMENDU ETA SARRERAK 2009KO UDAN

ALDI BATERAKO SARRERAK (15 EGUN)

2009

18 URTETIK GOITIKOAK

54,00 euro

GAZTEAK, 14 - 17 URTE

36,50 euro

HAURRAK, 4 - 13 URTE

18,00 euro

BERTZELAKO ZERBITZUAK

2009

SQUASHA

PREZIOA, ORDU ERDIA

1,50 euro

SOLARIUMA

10 MINUTUKO SAIOA

1,30 euro

SASKIKADA BAT EGUR

BAKOITZA

4,00 euro

TXANOAK

TELAZKOA

1,40 euro

LATEXEZKOA

2,20 euro

SOLARIUMERAKO BETAURREKOAK

BAKOITZA

2,50 euro

GILTZEN GALERA

TAKILLA

3,40 euro

SQUASHA/SAUNA/GIMNASIOA

5,60 euro

ATLETISMORAKO SARRERAK

SARRERA 1

3,00 euro

GIMNASIOA (ABONATUAK SOILIK)

HIRUHILEKOA

6,00 euro

Burlatan, 2009ko ekainaren 9an.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0917827