89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: SAT-NA 6239 Osta. Jarduera: simaurtegia, esnetarako behi aziendaren ustiategian. Tokia: landalurreko katastroko 700. lurzatia, 3. poligonoan. Udalerria: Buñuel (Nafarroa).

Buñuelen, 2009ko ekainaren 4an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0917936