89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2009ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2009 aurrekontuko aldaketa, diru-sarreren bitarteko kredituen sorrera bidez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0917830