1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Gora jotzeko errekurtsoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 20an emandako 185/2008 Ebazpenaren bidez onetsia. (2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 31koa).
Epaimahaiak oposizioan jarritako behin betiko emaitzen aurka, Ángel Ugarte Prin, Susana Ancizu Ayesa eta Diego Val Arnedo jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte, zehazki B galde-sortako lehenbiziko probako 57. eta bigarren probako 6., 19., 33., 62., 63., 67., 74., 76. eta 79. galderen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen esku dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenengo solairua, Iruña).
Iruñean, 2009ko uztailaren 1ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: F0919008