89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1594/2009 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman, eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 7ko 34/2008 Ebazpenaren bidez, bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Hautapen prozesua bukatuta eta Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzutik behar den informazioa jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, bederatzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, oposizioko azken-aurreko ariketa bai baina azkenekoa gainditu ez duen izangairik ez dagoela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bide, ubide eta portuetako ingeniari ingeniari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitarara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek bide, ubide eta portuetako ingeniariaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, bederatzigarren arauan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko ekainaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Bide, ubide eta portuetako ingeniarien lanpostuak betetzeko hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak
(Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 34/2008 Ebazpenaren bidez egindako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

MARIA PÉREZ TORRES

61,5

LUIS IGOR SAN MARTÍN SAN MARTÍN

54

Iragarkiaren kodea: F0917724