89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 27an eman 395/2009 Ebazpenarena. Horren bidez, jendaurrean jarri zen esnetarako behitegi eta hondakin organikoen biometanizazio plantako proiektu bat, Caparrosoko udalerriko 17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan kokatua eta Valle de Odieta, S.C.L. - HTN, S.L.k sustatua, Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedurei ekiteko.

Akats bat atzeman da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 27an eman 395/2009 Ebazpenean. Horren bidez, jendaurrean jarri zen esnetarako behitegi eta hondakin organikoen biometanizazio plantako proiektu bat, Caparrosoko udalerriko 17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan kokatua eta Valle de Odieta, S.C.L. - HTN, S.L.k sustatua, Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedurei ekiteko. Ebazpena 2009ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an. Bidezkoa da zuzenketa hauek egitea:

- 7931. orrialdean, ebazpenaren izenburuan, hauxe dio: "17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan". Hau behar du. "Caparrosoko udalerriko 17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan".

- 7931. orrialdean, ebazpeneko 1. puntuan, hauxe dio: "17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan". Hau behar du. "Caparrosoko udalerriko 17. poligonoko Corraliza de Tomillar y Piteo eremuan".

Iruñean, 2009ko ekainaren 30ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazu Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0918777