1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
994/2009 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, gas naturalaren instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta proiektu honen gehigarriaren onura publikoa onartzen duena: "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan ardatza, A goi presiokoa (16 bar), Lesakako, Igantziko eta Baztango udal mugapeetan (Nafarroa)".
Enpresako zuzendari nagusiak 2008ko ekainaren 25ean emandako 2029/2008 Ebazpenaren bidez, "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan ardatza, A goi presiokoa (16 bar)" proiektuko instalazioetarako baimena eman zen, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratu zen.
N-121-A errepidearen hasierako trazaduran, Lesakako udal mugapean, eginiko aldaketak direla-eta, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendan ez da lurzati bat sartu eta burdinbidearen trazadura zaharra gaizki egokitu da Baztango udal mugapean. Hori dela eta, Gas Navarra, S.A. enpresak, 2009ko otsailaren 10ean, administrazio baimena eskatu zuen, gas naturalaren instalazio batzuk eraikitzeko aipatu proiektuaren gehigarri gisa, eta horien onura publikoa onar dadila eskatu. Ukitutako udalerriak Lesaka, Igantzi eta Baztan dira.
Aldaketen deskribapena:
-Lesakan V-121A erpinetik abiatu da, hegorantz, Bidasoako burdinbidearen trazadura zaharrari jarraituz, 276 metroz, tunel baten bidez, horretatik atera arte. Gero, Igantziko udal mugapean sartu eta V-127 erpinera ailegatzen da.
-Igantzin, trazadura berria V-149A erpin berrian hasi (V-149 erpinetik V-150 erpinera bitarte), ipar-mendebalerantz desbideratu eta V-149E erpinean bukatzen da (V-151A erpinetik V-151B erpinera bitarte).
-Baztanen, V-597 erpinetik abiaturik, trazadurak iparrerantz jotzen du, V-599 erpineraino, burdinbide zaharraren trazadurari lotzeko, V-618 erpineraino, hortxe bukatzen baita.
Aldaketa horiek direla eta, gas-hodia 167 metro murriztu da, baina aurrekontua ez da aldatu.
Administrazio baimena lortzeko eskaera hori jendaurrean jarri da, iragarkia paratuz 2009ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23koan, eta "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan, 2009ko otsailaren 20koetan, bai eta Lesakako, Igantziko eta Baztango udaletxeetako iragarki oholetan ere. Epe horretan alegazio bakarra jaso da eta enpresa eskatzaileak erantzun egin dio.
Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Gas Navarra, S.A.k ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik, haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.
Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan ardatza, A goi presiokoa (16 bar)" proiektuaren gehigarria onestea eta Gas Navarra, S.A. enpresari horren instalazioak egiteko administrazio baimena ematea.
2. Baimendutako instalazioen onura publikoa adieraztea, nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.
3. Administrazio baimena baldintza hauetara egokituko da:
1. Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori. Instalazio horiek prestatu beharko dira, gas alorreko aurrerakuntza teknologikoekin batera joateko eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko.
2. Gas Navarra, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritakoa bete beharko du une oro, eta baita berau garatzeko gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan jasotzen diren xedapen eta araudiak ere.
3. Instalazioak eraiki eta gero, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ikuskatuko du lan eta muntatzeak nola egin diren eta, horiek bukatutakoan eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria, eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia, kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta zuzendaritza nagusi honetara igorriko.
Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarreko xedapenen arabera egin beharreko ikuskapen, saio eta proba orokor eta partzial guztien berri eman beharko dio banatzaileak aipatutako zerbitzuari, behar den denborarekin.
4. Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimena bertan behera uzteko arrazoiak:
a) Bermea adierazitako eran eta epean ez ordaintzea.
b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, zuzendaritza nagusi honek baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarra duten xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.
c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Gas Navarra, S.A.ri, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2009ko apirilaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F0916969