1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
336/2009 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Corellako "La Torrecilla" mausoleo erromatarraren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta aldatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean paratzen duena.
Apirilaren 19ko 115/1999 Foru Dekretuaren bidez, Corellan (Nafarroa) dagoen "La Torrecilla" mausoleo erromatarreko arkeologi gunea Interes Kulturaleko Ondasun deklaratu zen. Interes kulturaleko ondasun horri Nafarroako Ondasun Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2004 Foru Legean ezarririko babesa hobeki eman ahal izateko, beharrezkoa da monumentu horretan babesturiko eremua zehazki finkatu eta mugatzea. Babes eremuari buruzko datuek villa erromatarreko eraikin aurkikuntzen eta nekropoliaren area ukitzen dute eta Kulturako zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 173/2008 Ebazpenaren bidez baimendu zen presako lan arkeologikoaren emaitzen arabera erdietsi dira. Emaitzak Arkeologia Atalak ditu eta espedientearen memorian daude.
Espedienteak, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen arabera eta Interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuaren arabera (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatua), hauek eduki behar ditu: behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea, eta Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena.
Halaber, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.f) artikuluan xedaturikoa betez, ingurunearen babes maila edo gradua finkatzen da, eta horren barruan dago lur azpian mantendutako aztarna arkeologikoak ukitu gabe mantentzeko beharkizuna. Ondasunari sarbide publikoa eginen zaio.
Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Corellako "La Torrecilla" mausoleo erromatarra izeneko zona arkeologikoaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta aldatzea, interes kulturaleko ondasuna den aldetik babestu ahal izateko, ebazpen honekin doazen agiri grafiko eta hitzez hitzezko deskribapenari jarraikiz.
2. "La Torrecilla" mausoleoko inguruneari babes maila ematea, ebazpen honen azalpen zatian adierazitakoaren arabera.
3. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek, aztertu eta egoki jotzen duten guztia alega dezaten.
4. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuari, interesdunei eta Corellako Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatu edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.
5. Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Arkeologia Atalari ebazpen honen berri ematea.
6. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2009ko maiatzaren 19an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.
Corellako "La Torrecilla" mausoleo erromatarraren babes eremuko behin-behineko mugaketa eta aldaketa

Iragarkiaren kodea: F0916912