1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
361/2009 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena "Lotura puntua Gas Navarra, S.A.rentzat, Larragan" izeneko proiekturako. Sustatzailea Gas Natural Navarra, S.A. da.
2009ko martxoaren 6an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I letran sartuta dago; beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela. Horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.
Proiektuaren bitartez EM-E04-01 kokalekua eraiki nahi da Larragako 3. poligonoko 1023. lurzatian, alor batean, eta linea bat jarri nahi da kokaleku horretatik lehendik dagoen linea bateraino. Linea 101 m luze izanen da, eta metalezko bi euskarri izanen ditu, 14 m garai, erdi tentsioan (13,2 kV). Kokalekua 25 x 30 m-koa izanen da.
Jarduketak alorrak ukituko ditu eta linea erreten txiki baten gainetik pasatuko da. Lurzati berean "La Laguna" aztarnategi arkeologikoa aurkitu da. Hori dela eta, EM-E04-01 kokalekua eraikitzeko lur mugimenduetan kontrol arkeologikoko neurriak hartu behar dira.
Proiektua eta jarduketa eremua ikusirik, espedientea osaturik dagoela eta nahikoa dela egiaztaturik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea "Lotura puntua Gas Navarra, S.A.rentzat, Larragan" izeneko proiekturako. Gas Natural Navarra, S.A.k sustatu du.
2. Ingurumenari buruzko baldintza hauen mende egonen da baimena:
-Euskarriak eta kokalekuaren zimenduak jartzeko hondeatze lanetan ateratzen den lurra ondoko lurzatian dagoen erauzpen-zulora botako da hura lehengoratzeko (neurri batean). Gero berdindu eginen da, lurzati horretako jatorrizko erliebea berregiten saiatuz, lurra bota den tokian.
-Proiektuari erantsitako Ingurumen ukipenen azterlanean azaltzen diren jarraipen eta kontrol arkeologikoko baldintzak bete beharko dira, belar-sastraken garbiketan eta lur mugimenduetan.
-Proiektuak dioen bezala, apirilaren 4ko 129/1991 Foru Dekretuan zehaztutakoari jarraituz eraikiko da linea. Dekretu horren bidez arau tekniko batzuk ezarri zitzaizkien instalazio elektrikoei, hegaztiak babesteko.
-Obrak amaitutakoan obrek ukitutako eskualdea garbitu beharko da.
Hirigintza arloko baldintzak:
-Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo murriztuko direla bermatzeko, 93/2006 Foru Dekretuaren 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, lanek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkeztu ahal izateko.
4. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Basozaintzari, Larragako Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko maiatzaren 20an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0916483