89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

466/2009 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Pirinio aldeko hiri hondakinen transferentzia planta" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 27ko 17/2009 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.-José Carlos Ardanaz Gastón jaunak, bere izenean eta Zangozako 2. poligonoko 755. eta 754. lurzatien (SA-014 eta SA-015) jabeak diren M. Soledad Ansoáin Esparza andrearen, Francisco Javier Ardanaz Gastón jaunaren eta M. Pilar Urricelqui Lizarraga andrearen izenean, hau alegatu du:

Aireko linea elektrikoak beren lurzatietako katastroko mugari jarraituko diola eta SA-014 finka desafektatu egin dadila behin betiko desjabetzeari dagokionez, lurzatiko gainerako lurretan nekazaritzako lanei traba egiten zaielako.

Alegazioari erantzunez hauxe adierazten da: linea elektrikoa egin baino lehen trazadura berria aztertuko da, egungoak interes kulturaleko ondasun izendatzeko proposaturik dagoen Los Castellonesko aztarnategia ukitzen baitu.

SA-014 finka (2. poligonoko 755. lurzatia eta Zangoza) proiektutik behin betikoz desafektatzeari dagokionez, hori proiektuaren beharrezko zatia da eta ezin da desafektatu, beharrezkoa baita behin betikoz okupatzea.

2.-María Jáuregui Compains andreak hau alegatu du:

Hondakinen transferentzia plantarako sarbideak erdibitu egiten duela 2. poligonoko 760. lurzatia (SA-010), eta sarbide hori beste nonbaitetik, edo bestela bere lurzatiko hego muturretik egin behar litzatekeela, bertako nekazaritzako aprobetxamendua ez eragozteko.

Alegazioari erantzunez adierazten da transferentzia plantarako sarbidearen behin betiko okupazioan 760. lurzatia ez dela erdibitzen, baizik eta hegoaldeko zati osoa okupatzen dela. Beraz, alegazioa ezetsi egiten da.

3.-Pedro Gallués Biurrun jaunak hau alegatu du:

Zangozako 2. poligonoko 790. eta 791. lurzatien (SA-001 eta SA-002 finkak) jabea dela. Gaur egun lurzatietako sarrera gisa areka gaineko bi pasabide dituela, 5na metro zabal, NA-132 errepidetik zuzenean, eta eskatzen du proiektuan sarbide horien lehengoratzea sar dadila edo, horrelakorik ezean, baldintza hobeagotan berregin daitezela.

Alegatzaileari erantzuten zaio egia dela sarbideen lehengoratzea ez dela proiektuan sartu, baina NILSAk hitz ematen duela orain dauden moduan berreginen dituela, lurzati horiek sarrera izan dezaten sarbide berritik.

4.-José Miguel Iso Belzuz jaunak, José Carlos Ardanaz Gastón jaunak, Francisco Javier Ardanaz Gastón jaunak, María Jáuregui Compains andreak, Pedro Gallués Biurrun jaunak eta Sabino Lacalle Aznárez jaunak, proiektuaren eraginpeko lurzati batzuen jabeak diren aldetik, hau alegatu dute:

Proiektuarekin ados ez daudela adierazten dute, Zangozako hirigunearen inguru hurbileko alderdi batean izanen duen begi-inpaktua dela eta, eta urrutiagoko toki batera alda dadila eskatzen dute.

Alegazioari erantzunez adierazten da hiri hondakinen transferentzia plantaren kokalekua, La Celadako hondakindegiaren ondoan, zenbait irizpide teknikori jarraituz hautatu dela. Zigilatu den hondakindegitik hurbil egotea izan da garrantzitsuenetako bat. Horrek ahalbidetzen du hura kontrolatzea erregelamenduzko 30 urteko epean, baita hondakinak biltzeko egungo ibilbide eta denborei eustea ere. Halaber, plantaren diseinuan ahaleginak egin dira instalazioaren begi-inpakturik txikiena lortzeko, lorategien erabilera egokiaren bitartez. Instalazioari esker hondakinen kudeaketa eragimen handiagoz eginen da eta gutxiago kutsatuko da. Horregatik guztiagatik, alegazioa ezetsi egin da.

Bestalde, Zangozako udal mugapeko 2. poligonoko 752 A, B eta C, 753. eta 756. lurzatietan "Los Castellones" izeneko aztarnategi arkeologikoa dagoela eta, proiektuan aurreikusitako aireko linea elektrikoa baztertu eta linea berri bat diseinatu da. Horregatik, Zangozako 2. poligonoko 754., 752. eta 753. lurzatiak espedientetik desafektatu dira.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Pirinio aldeko hiri hondakinen transferentzia planta" izeneko proiektua behin betikoz onestea, eta aurkeztutako alegazioen gainean ebazpen honen azalpen zatian ezarritakoaren arabera erabakitzea.

2. Zangozako udal mugapeko SA-015 lurzatia (2. poligonoko 754. lurzatia), SA-016 lurzatia (2. poligonoko 752. lurzatia) eta SA-017 lurzatia (2. poligonoko 753 lurzatia) espedientetik desafektatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Zangozako Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Zangozako Udalari, alegatzaileei eta desafektatutako finken titularrei jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 28an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0916919