89. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1940/2009 EBAZPENA, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4028/2008 eta apirilaren 15eko 1305/2009 ebazpenetan (2009ko 7. eta 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratutakoak, hurrenez hurren) egindako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horien bitartez, bereziki langabetuei zuzenduriko prestakuntza ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdiak onetsi ziren, enplegurako lanbide prestakuntza planaren barruan.

Ikusirik Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4028/2008 eta apirilaren 15eko 1305/2009 ebazpenetan (2009ko 7. eta 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratutakoak, hurrenez hurren) akats bat egin dela, bidezko da hura zuzentzea litezkeen nahasketak ekiditeko. Ebazpen horien bitartez, bereziki langabetuei zuzenduriko prestakuntza ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdiak onetsi ziren, enplegurako lanbide prestakuntza planaren barruan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen txostena ikusita, 30/1992 Legearen 105.2 artikuluaren babesean eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 12ko 4028/2008 eta apirilaren 15eko 1305/2009 ebazpenen I. eranskinaren hamahirugarren oinarriko paragrafoa zuzentzea, jarraian agertzen den bezala. Bi ebazpen horiek 2009ko 7. eta 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ziren, hurrenez hurren.

Ebazpen horietan agertzen den paragrafoaren testua:

"Diru-laguntza 15 ikaslerendako emanen da prestakuntza ekintza bakoitzean, horrek dirauen ordu guztietarako. Ekintza bukatzean betebeharren bat betetzen ez bada, zati proportzionala aplikatuko da. Ikasleen kasuan, zentroak kobratu ahal izateko zenbatzerakoan, landunak izanez gero, ekintzaren %75 egina izatea eskatuko da. Langabeak izanez gero, lanpostu batean hasteagatik edo justifikatutako bestelako zioengatik prestakuntza ekintza uzten dutenean zenbatuko dira, ekintzaren %25 egina badute noski. 15 egun naturaleko epea ezartzen da lanaren ondoriozko baja aintzakotzat hartzeko, ekintza uzten denetik kontratua hasi bitarte".

Aurrekoa ordezten duen testu berria:

"Diru-laguntza 15 ikaslerendako emanen da prestakuntza ekintza bakoitzean, horrek dirauen ordu guztietarako. Ekintza bukatzean betebeharren bat betetzen ez bada, zati proportzionala aplikatuko da. Ikasleen kasuan, zentroak kobratu ahal izateko zenbatzerakoan, ekintzaren %75 egina izatea eskatuko da. Langabeak izanez gero, lanpostu batean hasteagatik prestakuntza ekintza uzten dutenean zenbatuko dira, ekintzaren %25 egina badute noski. 15 egun naturaleko epea ezartzen da lanaren ondoriozko baja aintzakotzat hartzeko, ekintza uzten denetik kontratua hasi bitarte."

2. Ebazpen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzura igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 28an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0916962