1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
28/2009 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 30ean emaniko 56/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.
Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko ekainaren 25ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
-Txanda irekia
Onartuak:
ARIZCUREN ZUZA, MARÍA CRISTINA
BARRIOS SAN MARTÍN, MARÍA MERCEDES
BERIAIN AZCONA, ANDREA
BERZAL FERNÁNDEZ, PATRICIA
BRIÑAS RODRIGO, MARÍA
CIREZ GARAYOA, IDOIA
CORTÉS OTAZU, MARÍA PILAR
HUARTE URRICELQUI, MARÍA ISABEL
LUQUI MONENTE, SARA
MARTÍNEZ EGUARAS, MARÍA
MORALES MORALES, DAVINIA
MURO BOUZAS, PILAR
NARRO RAMOS, IDOIA
OROZ GÓMEZ, MARÍA CRISTINA
OYEREGUI SOLA, MARÍA ISABEL
REDONDAS DELGADO, MARTA
REDRADO BAQUERO, IDOYA
RUPÉREZ LANA, LIDIA
SAÑUDO CANO, NIEVES
SUESCUN FLAMARIQUE, RAQUEL
VALENCIA CHOPERENA, IZASKUN
VALENCIA EGUARAS, ANA
Baztertuak: inor ez.
-Igoera txanda
Onartuak:
DÍAZ DE RADA GIL, PATRICIA MARÍA
RIVERA ESCRIBANO, MARÍA CARMEN
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0918865