88. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

58/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua bitan banatzea onesten duena: "Irurita-Elizondo saihesbidea egitea" eta "Irurita-Elizondo saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotzeko zubia egitea".

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak, otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua.

Ikusirik, Elizondoko herrigunean, Baztan ibaian zubia eraikitzeko Kantauriko Ur Konfederazioaren aldetik dauden baimen arazoak, eta kontuan hartuz zubi horren eraikuntzak ez dituela gainerako obrak baldintzatzen, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak obrak bi alditan egitea proposatu du. Hortaz, beharrezkoa da "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua bitan banatzea. Lehenengo proiektuan saihesbidearen enbor nagusiko obrak sartzen dira, eta hasierako aurrekontua 12.208.960,20 eurokoa du; bigarren proiektuak, berriz, saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotuko dituen zubiaren eraikuntza lanak biltzen ditu, eta hasierako aurrekontua 820.117,82 eurokoa du.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onespena ematea otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bitartez Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak behin betiko onetsitako "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua bitan banatzeari. Hartara, bi proiektu izanen dira: "Irurita-Elizondo saihesbidea egitea" eta "Irurita-Elizondo saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotzeko zubia egitea", eta hasierako aurrekontuak 12.208.960,20 euro eta 820.117,82 euro izanen dituzte, hurrenez hurren.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Baztango Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru Agindu honek ez du bide administratiboa amaitzen eta honen aurka partikularrek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko ekainaren 19an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0918337