88. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

847/2009 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2008-06-03ko akordioa, 2007-03-28ko Hezkuntza Itunaren garapenekoa, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 6/2009F).

2009ko ekainaren 2an, departamentu honetan sartu zen "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua" entitatearen ordezkariek eta AFAPNA, CCOO, CSI-CSIF, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek 2008ko ekainaren 3an izenpetutako dokumentazioa, enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako akordio kolektiboa erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko igorria. Bertan finkatzen dira 2007-03-28ko Hezkuntza !tuna garatzeko zenbait neurri.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua da Lan Hitzarmen Kolektiboen testua, baita aburtuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84. artikuluan aipatzen diren akordio kolektiboak ere, erregistratu, gorde eta argitaratzeko eskumena duena, Estatuaren Ian arloko eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Eginkizun haiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita daude. Horiek horrela, eta kontuan hartuta Hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua" entitatearen akordio kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri negoziazio batzordeari ematea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 5ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN KALITATEA HOBETZEKO 2007K0 MARTXOAREN 28AN IZENPETURIKO ITUNEAN EZARRITAKO NEURRI ZENBAIT GARATZEKO ETA APLIKATZEKO AKORDIOA

Hezkuntza Departamentuak eta AFAPNA, CC.OO, CSIF, STEE-EILAS eta UGT erakunde sindikalek 2007ko martxoaren 28an izenpetu zuten "Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko 2007-2011 Ituna". Itun horretan aurreikusten da Jarraipen Batzorde baten sorrera, itunean diren neurrien jarraipena, interpretazioa, garapena eta aplikazioa egiteko eginkizunekin.

Jarraipen Batzorde horren baitan, Hezkuntza Departamentuak eta Itunaren izenpetzaiIe diren erakunde sindikalek, jakitun izanik zein unetan dagoen hezkuntza sistema publikoa, irismen Iuzeko akordio bat izenpetzeko xedea izan dute. Akordio horren helburua da Iegegintzaldian eta aipaturiko Itunaren indarraldian zehar egonkortasuna erdiestea, galerarik eragin gabe dokumentu honetan aipatzen ez diren puntuen gainean ondoren egin daitezkeen interpretazio, garapen eta aplikazioei, eta bere garaian adostu zen neurri multzoaren osotasuna betetzeari utzi gabe.

2008ko maiatzean eta apirilean zehar hainbat bilkura egin ditu Jarraipen Batzordeak eta horietan hainbat neurri aztertu dira, ondoko akordioetara iritsiz:

Irakasleen plantillak egiteko irizpideak, 2008-09 ikasturterako:

II.2.-Irakasleen prestakuntza:

-4 plaza gehituko dira euskarazko birziklapenerako eta beste 4 plaza ikasketak egiteko lizentzietarako (2 Haur eta Lehen Hezkuntzarako eta beste 2 Bigarren Hezkuntzarako, hurrenez hurren).

II.4.-Irakasleen eskola orduak:

-Bigarren Hezkuntzako irakasleen eskola ordutegia asteko 17 ordukoa izanen da (barne hartuz irakaskuntza zuzena eta konputu lektiboa), eta salbuespenez, astean 19 ordura artekoa. 17 irakastordu gainditzen dituzten salbuespenezko kasuetarako, araudian aurreikusita dauden ordu konpentsazioak aplikatuko

-Eskola orduak adinagatik murrizten direnean, Itunean ezarritako epeak beteko dira. Edonola ere, adinagatiko murrizketagatik sortzen diren saioak langileekin bermatuko da, oro har.

III.1.-Kalitatea:

-Neurri honetarako egutegirik ez izaki, ikastetxeen kalitatea kudeatzeko sistema garatzeko orduez hornituko da sistema. Hornidura hori ikastetxeen tamainarekiko proportzioan joanen da eta 10 irakasleren parekoa izanen da (4 Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako eta 6 Bigarren Hezkuntzarako). Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan kalitate arduradunendako jada badagoen hornidurari gehituko zaio.

III.3.-Eskola bizikidetza:

-Neurri honetarako egutegirik ez izaki, 08-09 ikasturtetik aurrera ikastetxeetako bizikidetza arduradun berriak ezartzeko orduez hornituko da sistema. Hornidura ikastetxeen tamainarekiko proportzioan joanen da eta 8 irakasieren parekoa izanen da (2 Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako eta 6 Bigarren Hezkuntzarako).

III.4.-Aniztasunari erantzutea:

-2007ko Itunaren III.4.-a) idatz-zatian ezarritako ratioak errespetatuko dira.

-Itunean aipaturikoarekin bat, eta bertan ezarritako baldintzekin bat, 2008-09 ikasturtean DBHko 4.ean curriculum aniztasuneko kurtsoak ezarriko dira.

-DBHko 1., 2., eta 3.eko taldeetan aniztasunari erantzuteko ordu gehigarria mantenduko da, Itunean adierazitako taideko ikasle kopuruaren arabera.

-DBHko 1., 2., eta 3.eko taldeetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei Iaguntzeko 2 edo 3 ordu gehigarrien hornidura mantenduko da, taideko ikasle kopuruaren eta Itunean ezarritako ehunekoen arabera.

-2008-2009 ikasturtetik aurrera, gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleei erantzuteko irakastordu gehigarriz hornituko dira ikasle horiei erantzun presentziala emateko berariazko plan bideragarri bat aurkezten duten ikastetxeak. Plan hori Ikuskaritzak ontzan eman beharko du.

-Eremu mistoko D ereduko 20 ikasle baino gehiagorekin euskarazko hizkuntza murgilpenean Iaguntza aplikatzen hasiko da, abian diren plantillen osaeran etapa honetarako jada ezarri diren laguntzak osatze aldera.

-Herri eskola osatugabeetan eskolatzeko ezarri diren ratioak errespetatuko dira, eta laguntza-irakaslearekin hornituko dira 3 taldekatze bern (6, 8 eta 10 eskualdeak).

III.5.-Koordinazio horizontala eta bertikala:

-2008-09 ikasturtean Ituneko III.5.-a) idatz-zatian zuzendaritza taldeendako urreikusia dagoen ordu-laguntzaren 2. zatia ezarriko da.

-Tutoretza eginkizunaren laguntzak zabalduz jarraituko du, eta 2008-09 ikasturtean DBHko 2. eta 4. maietan aplikatuko da.

III.6.-Hezkuntza eskaintzaren zabalpena:

-2008-09 ikasturtean DBHko 2. eta 3. mailara iritsiko da hizkuntza modernoan erantzuna emateko ordu gehigarriaren hornidura

1.2.-2009/2010 ikasturtea.

II.4.-Irakasleen eskola orduak:

-Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei irakaskuntza zuzeneko asteko 18,5 orduak aplikatuko zaizkie (50 'ko 22 saio) orokorrean. Urritik maiatzera ezin izanen dira konpentsatu. Hala ere, zuzeneko irakaskuntza saioen esleipena salbuespenez asteko 23-24 saioetara iritsi ahal izanen da, ikastetxearen antolamendu arrazoiengatik edo interesatuaren borondatez (azken kasu honetan, 25 saio ere izan daitezke), eta zehaztuko diren konpentsazioak izanen ditu.

Neurri hau ez da aldatuko etorkizunean ezarriko diren antolamendu ereduetan eskola egutegiko hilabete guztien artean ordu banaketa berdina egiten bada.

-Itunean espresuki jasotzen ez diren 58 urtez gorako Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, gutxienez irakaskuntza zuzeneko 18 saio izanen dituzte, eta 20 ere izaten ahal dira Lehen Hezkuntzako tutoreen kasuan. Edonola ere, zuzeneko irakaskuntzaren murrizpena ez da izanen adin txikiagoko irakasle batena baino txikiagoa.

Irakaskuntza zuzeneko 20 saio ematen dituen irakasleari ez zaizkio esleituko konputu Iektiboko bestelako lanak, murrizketa saioetako bitan.

II.6.-Irakasle ibiltariak:

-Ibiltaril2ako eskola orduengatiko konpentsazioak kontatuko dira zuzeneko irakaskuntza saioetatik aurrera. Salbuespenez, konpentsazioa kalkulatu ahal izanen da oinarri harturik eskola orduak guztira, ibiltaritza antolatzeko arrazoiengatik edo interesatuaren borondateagatik.

III.4.-Aniztasunari erantzutea:

-Itunean euskarazko hizkuntza murgiltzea Iaguntzeko aurreikusita dagoen neurria garatzeko, Eremu mistoan eta ez-euskaldunean D ereduan 20 haur baino gehiago dituzten 3 urteko Haur Hezkuntzako talde bakoitzeko 2 orduko hornidura emanen da hizkuntza ikasten Iaguntzeko.

2008-09 ikasturtean zehar, Jarraipen Batzordeko erakunde sindikalek proposamen bat aurkeztuko dute irakasleek zuzeneko irakaskuntzaren gehienezko lanaldiaren gaineko neurrien aplikazio kasuistikaren gainean, bai izaera orokorreko neurriei dagokienez, bai adinagatiko murrizpenei edo dagokienez.

1.3.-Langileen ordezkapenak.

Lan batzorde bat eratuko da, eta bertan aztertuko dira zein diren gaur eguneko arazoak langileen ordezkapeneL aurre egiteko. Batzorde horrek neurriak proposatuko ditu, ordezkapenak azkartzeko eta sustatzeko. Ondorioak 2008ko une bukaerarako izanen dira.

2.-Lan eskaintza:

Ondoko ikasturteetako balizko lan eskaintzak kalkulatzeko kontuan izan beharko dugu ondokoa:

-Bi aldeek aldibaterakotasuna %8tik behera jaisteko helburua dute.

-Gaur eguneko kontratazio datuak.

-Ondoko ikasturteetan ezarriko diren Ituneko neurriei aurre egiteko kontratazio berriak eta erretiroen, lan uzteen eta abarren ondorioz sorturiko beharrak.

Horregatik, ondoko bi ikasturteetarako eskaintza planteatzen da, sarbiderako sistema iragankorrerako. Horrela, 2009an 500 maisu-maistra plaza deituko dira, eta 2010ean, Bigarren Hezkuntzako kidegoetako (Bigarren Hezkuntza, Hizkuntza Eskola Ofiziala, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoa, Musika eta Arte Eszenikoak eta Arte Plastikoak eta Diseinua) 450 plaza eta 2011 urterako 400 bat maisumaistra plaza.

3.-Erretiro aurreratua:

2008 urtea bukatu baino lehen, Foru Lege bat bideratuko da. Foru Lege horretan barne hartuko da maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren Xedapen Iragankorrean ezarritakoari heldu gabe erretiro aurreratua aukeratu duten irakasleek Nafarroako Gobernuaren Erretiro Aurreratuagatiko kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea.

Halaber, lege horretan barne hartuko da 2008-2011 aldirako kalte-ordainak %10 igotzea urtero. 2008rako ezarritako primak 2007ko irailaren letik aurrera erretiro aurreratu arrunta burutu duten langile guztiei aplikatuko zaizkie.

4.-Lehentasunezko Iaguntzako ikastetxeak:

Bi aldeak jakitun dira ikuspegi teknikotik iritzi ildo desberdinak eragiten dituztela. Horrela, 2008-2009 ikasturterako esperientzia pilotu bat eginen da lehentasunezko laguntzako 2 ikastetxetan, Jarraipen Batzordean adosten den definizioarekin eta neurriekin.

5.-Lanaldi jarraitua eta malgua:

-2008-2009 ikasturterako, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan egiten den lanaldi jarraituaren esperimentazioan beste 4 ikastetxe sartuko dira. Hezkuntza Departamentuak, Jarraipen Batzordeari kontsulta egin ondoren, horretarako aterako duen deialdian ezarriko du zein irizpideren arabera hautatuko diren ikastetxeak, 2007/2008 ikasturtean hasitako esperientzia bestelako ezaugarrietako ikastetxeetara zabaltzeko.

-Bestalde, modu esperimentalean ezarriko da 4 ikastetxeetan lanaldi malgua, astean bi arratsalde Iiberatzeko.

-Eskola lanaldia zehazteko ikastetxeen autonomia erregulatuko duen araudia 2009-2010 ikasturtean ezarriko da, eta 2008-2009 ikasturtean bukatuko da lanaldi jarraitua gaur egun ezarrita duten ikastetxeen ebaluazioa..

6.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetako koordinazio didaktikoari Iaguntzea:

Modu iragankorrean, Ikastetxeen Erregelamendu Organikoa aldatu arte, koordinazioari emandako orduak gehiagotuko dira. Gisa horretan, DBHI bakoitzari koordinazio arlo bakoitzeko dedikazioa eskola ordu batekin gehituko zaio. Neurri hau 2008/2009 ikasturtean ezarriko da.

Horrekin batera, Jarraipen Batzordearen baitan, 2008-2009 ikasturtean zehar eta Ikastetxeen Erregelamendu Organiko berna promulgatu aurretik, Itunean aipaturiko lantaldea sortuko da. Bertan aztertuko da ikastetxe horien matrikula, azpiegiturak eta hornidurak eta BHI bihurtzean eskualdeko hezkuntza eskaintzan duen eragina. Lantalde honek DBHIak BHI bihurtzeko eskakizunen eta egutegiaren gaineko ondorioak Hezkuntza Departamentura igorriko ditu, 2009-2010 ikasturtetik aurrera aldaketak egingarri izan daitezen.

Edonola ere, dokumentu honetan adosturiko neurriak, irakasleen lanaldiari eta ordutegiari dagozkionak, irakasleen lanaldiaren eta ordutegien gainean laster eginen den Foru Dekretuan txertatuko dira.

Akordio honetan aurreikusten diren salbuespen egoeren gaineko erreklamazioak, Jarraipen Batzordera igorriko dira, aztertu ondoren halen gainean ebatz dezan.

Akordio honetan barne hartzen ez direnen kasuan, Itunean ezarritakoak izanen du indarra.

Iruñean, 2008ko ekainaren 3ean.

Iragarkiaren kodea: F0917389