88. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1659/2009 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Nafarroan ekonomia sustatzeko laguntzen aldi baterako araudiaren 2009ko deialdia onesten duena.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 22an emandako Foru Aginduaren bidez, Nafarroan ekonomia sustatzeko laguntzen aldi baterako araudia onetsi zen.

Foru agindu horren lehen xedapen gehigarrian ezarri zen Enpresako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez laguntza horien urteko deialdia onetsiko dela, dagokion gastua baimenduko dela eta eskaerak aurkezteko epeak ezarriko direla.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroan ekonomia sustatzeko laguntzen aldi baterako araudiaren 2009ko deialdia onestea.

2. Laguntza eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunean hasiko da eta 2009ko abenduaren 31n bukatuko.

3. Deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, gastu hauek baimentzea:

-3.000.000,00 euro, 2009ko gastuen aurrekontuko "Inbertsioetarako funts galduko diru-laguntza (enpresentzako laguntzen denbora-esparrua)" izeneko 830001 81120 7701 422208 kontu-sailaren kargura.

-500.000,00 euro, 2009ko gastuen aurrekontuko "Enpresentzako transferentzia arruntak, bideragarritasun azterlanak egiteko (laguntzen denbora-esparrua)" izeneko 830001 81120 4701 422202 kontu-sailaren kargura.

Kontu-sail horietan dirurik badago, deialdira bideratutako diru-zenbatekoa handitzen ahalko da.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke haren aurka, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko ekainaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0918501