88. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Zizurko Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren 2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuko aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2009ko ekainaren 26an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0918594