88. ALDIZKARIA - 2009ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI-ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena

Alkatetzak, 2009ko ekainaren 25ean 2009/104 ebazpena eman zuen.

Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoei buruzko araudiko 47. artikuluak xedatzen du alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2009ko uztailaren 9tik 23ra, bi egunak barne, herritik kanpo egonen naiz oporretan.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. 2009ko uztailaren 9tik 23ra, bi egunak barne, Etxarri-Aranaztik kanpo nagoen egunetan, Elvira Lazkoz, Pedro Ignacio zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri Elvira Lazkoz, Pedro Ignaciori ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea

Etxarri-Aranatz, 2009ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0919034